viernes, 6 de noviembre de 2015



Zeliakoen dietak gabeziak ditu


Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena jateak eragiten du, hau da, zereal batzuen irinak (batez ere, gari-irinak, baina baita ere zekalearenak eta garagarrarenak) dituen proteina batzuk. Gaixotasuna garatzeko, derrigorrezko faktoreak dira glutena eta gaixotasuna hartzeko joera genetikoa izatea. Glutenarekiko intolerantziak populazioaren % 1i eragiten dioeta egun gero eta ezagunagoa da. Teba González UPV/EHUko ikertzaileak zeliakoen dieta aztertu du osasunean eta bizi-kalitatean duen eragina zein den jakiteko.

zeliakoen elikadurak dituen gabeziak
Elikagaien zientzian eta teknologian lizentziatu zen Teba Gonzálezikertzailea eta egun BioCruces Ikerketa Institutuko ikertzailea da. 2014an defendatu zuen doktorego-tesian zeliakoen glutenik gabeko dietak elikaduran dituen eraginak aztertu zituen. Haren ikerketaren lanak ondorioztatu du, gaixoen glutenik gabeko dietek gantz eta azukre gehiegi eta zuntz gutxiegi izaten dutela. Izan ere, ikertzaileak antzeman du gaixoek ohitura osasungarri batzuk alde batera uzteko joera dutela. Esaterako, nabaria da lekaleak, pasta, arroza, lehen platerak eta abar albo batera uzteko joera.
Ikertzailearen esanetan, “oro har, ez da atzeman alde aipagarririk garaierari, pisuari, nutrizio-egoerari eta abarri dagokienez aztertutako pazienteen eta konparazio-lan horretarako populazio orokorrean hautatutako kontrol-taldearen artean. Atzeman genuen, aldiz, dezenteko gabeziak dituela, oro har, zeliakoen elikadurak. Aldarrikatzen dugun nutrizio-oreka aztertuta (karbohidrato-portzentajea, % 50, gutxienik; proteinak, % 12 eta % 15 bitarte; gantzak, % 35 azpitik…), honetaz ohartu ginen: karbohidratoen lekua gantzek hartzen zuten, eta alderantziz” Teba Gonzálezek azaldu duenez, “zuntz gutxiegi kontsumitzen dutela ere ohartu ginen. Jaten duenaz asko arduratzen den talde bat izaki, deigarria egin zait; izan ere, zeliakoen elikadura hobea zelakoan nengoen”.
Ikerketa aurrera eramateko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean diagnostikatutako eta glutenik gabeko dieta egiten gutxienez 15 urte daramaten gaixo zeliakoak aztertu ditu Teba Gonzálezek. Gaixotasun zeliakoa diagnostikatutako 101 pazientek hartu zuten parte ikerketan, eta dietari, osasun-egoerari, glutenik gabeko dietarekiko atxikimenduari eta osasunarekin lotutako bizi-kalitateari buruzko zenbait galdetegi erabili ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario