viernes, 23 de octubre de 2015


Kaixo, hemen eboluzioari eta genetikari buruzko bideo interesgarria doakizue:



viernes, 16 de octubre de 2015



Kimikako Nobel Saria, DNA konpontzeko mekanismoen ikertzaileentzat


kimikako-nobel-saria-dna-konpontzeko-mekanismoen-iHiru zatitan banatuko dute aurten Kimikako Nobel Saria. Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancar ikertzaileek jasoko dute heren bana, zeluletako DNA konpontzen diharduten mekanismoak aurkitu eta maila molekularrean nola funtzionatzen duten deskribatzeagatik. Hain zuzen, horiek eskaintzen diote egonkortasun kimikoa biziari, eta minbiziaren kontrako terapiak garatzeko oinarria eskaintzen dute.


CO2a harrapatzeko material berri bat sortu dute


co2a-harrapatzeko-material-berri-bat-sortu-dute


Aireko CO2a harrapatzeko material berri bat sortu dute ikertzaile korear batzuek. CO2a fisikoki harrapatzen duen material mikroporodun bat da, eta Science aldizkarian azaldu dutenez, abantaila handi bat du orain arteko antzeko materialen aldean: urak ez dio eragiten.
Airetik edo tximinia bateko gasetik CO2a erauzteko aukera bat adsortzio fisiko bidez harrapatzea da. Halako hainbat material mikroporodun garatu dira azken urteotan, baina horien arazoa da urak asko jaisten duela eraginkortasuna. Izan ere, material horietan CO2 lotzen den leku berean ura ere lotzen da, eta, azkenean ura harrapatzen dute CO2aren ordez. Gainera, urarekin asko hondatu ere egiten dira. Hala, material horiek erabiltzeko, tximiniatako gasak erabat deshidratatu beharra dago. Orain sortu duten material berriak arazo hori gainditzen du, ura eta CO2a leku desberdinetan lotzen baitzaizkio. Hala, urak ez du CO2a xurgatzeko gaitasuna jaisten.
Sodio silikatoz eta kobre sulfatoz osatua dago material berria, eta beste materialekin egin dituzten konparaketetan ikusi dute CO2 gehiago xurgatzen duela. Eta ura ere xurgatzen duen arren, egonkor eta eraginkor izaten jarraitzen du.

viernes, 2 de octubre de 2015

GATTACA






Etorkizunean girotuta dago eta in vitro eta hautaketa genetika tekniken bidez jaiotzen 
dira haurren gehiengo agarai hartan. Vincent naturalki jaiotako azken haurretako bat da eta bihotzean akats bat duela egin behar izan du aurrera. Hori dela eta, 30 urteko bizi iraupena iragarri diote. Elbarri kontsidertatuta, lan desatseginenakegitera bideratuta dago. Aldiz, bere anaia Antonek osasun bikaina jaso du.


Vincenek txikitatik espaziora joateko ametsa izan du, baina bere elbarritasuna dela eta badaki inoiz ez dela amets hori betetzeko gai izango. Denbora luzean zehar, oso gustuko ez dituen lanak egiten aritzen da. Egun batean  Jerome izeneko gizon bat ordezkatuz bere ametsa aurrera eraman dezakeela jakiten du. Jerome elbarri geratutako igerilari bikaina da eta bere genetika ezin hobea denez, Vincenek, Jerome ordezkatuz, Gattaca enpresan sartzea lortu du infiltratu gisa.

Vincenen eskuetan Titanera joateko misioa jarri dute. Dena ondo dihoala dirudi proiektuaren zuzendaria hil egiten dutenera arte.

AGUR SARRERA

Kaixo, hau gure lehenengo blogga da eta Kultura Zientifikoko materiari buruz dokumentuak igoko ditugu.
Gustatzea espero dugu.